Atal honetan, blog tematiko hauek daude:
- Balioak eta parte-hartzea: Egungo kulturari buruzko gogoeta egiteko gonbita egiten du. Hezkuntzaren, balioen, parte-hartzearen eta autonomiaren garapenaren esparruetako arazoetan jartzen du arreta. Blog kritikoa da eta pentsamendu kritikoa garatzen laguntzea du helburu.
- Emozioen kutxa: Blog honetan, JARIO hitza izango da gidaria. Emozioa eta horrek enpresa-munduan eta hezkuntza-arloan egiten dituen ekarpenak izango dira blog honen hizpideak. Gainera, gure esperientziak eta errezeta magikoak elkarbanatuko ditugu. Espero dut horretaz gozatzea.
