| BEZEROA |
|---|
| Gipuzkoako Foru Aldundia |
| URTEA |
| 2010 |
| ESPERIENTZIA |
| CORE COMPETENCE |
| HELBURUA |
| INASMETeko 25 borondatezko langileri eta Txandakako Ingeniaritzako 14. promozioko 42 ikasleri beren enpresetako edo saileko Core Competence delakoa identifikatzen laguntzea, eta beren gaitasunak garatzeko plana zehazten. |
| EMAITZA |
| Core Competence metodologiaren berri izatea eta hura martxan jartzea oso positiboki balioetsi da. Erakundeen beharrik oinarrizkoenak eta lehentasunezkoak diren gaitasun-oinarri batzuk ezartzeko balio izan du. Haien bidez, pertsonen garapenerako baliagarriak diren ekintzak zehaztu dira. Core Competence metodologia hiru ardatzetan (“espezializazioa eta nagusitasun teknologikoa”, “sareak eta koordinazioa” eta “fundazio-balioak eta jarrerak”) zabaltzerakoan, iraganeko, egungo eta etorkizuneko egoerari buruzko hausnarketa egin da, arreta handiz. Horren ondorioz, gaitasunen inguruko zenbait behar (ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak) zehaztea lortu da, epe laburrean eta ertainean garatu beharrekoak. |
