| BEZEROA |
|---|
| NORBEGA |
| URTEA |
| 2009 |
| ESPERIENTZIA |
| GAITASUNEN ETA BALIO-ANIZTASUNAREN GARAPENA EKOIZPEN-ARLOAN |
| HELBURUA |
| Hiru helburu identifikatu ziren: 1. Gaitasun-matrize bat zehaztea, ekoizpen-arloko langileen balio-aniztasuna kudeatzeko. 2. Gaitasunak ebaluatzeko oinarrizko sistema bat zehaztea eta ezartzea. 3. Prestakuntza-plan bat diseinatzea, balio-aniztasuna pixkanaka-pixkanaka handitzeko. |
| EMAITZA |
| Lortutako emaitzei esker, NORBEGA, SAren makinen funtzionamendua deskribatzen duten oinarrizko gaitasunak identifikatu dira, bai teknikoak, bai jarrerazkoak. Gainera, gaitasun horiek ekoizpen-arloarekin lotutako profiletan banatu dira. Definizio horretan oinarrituta, balio-aniztasunaren irizpide batzuk ezarri dira, langileen arteko txandaketa-maila egokia bermatzeko. Horri esker, fabrikako eraginkortasun-mailak gora egingo du, eta langileen zein erakundearen garapen-aukerak gehitu egingo dira. Bestalde, ekoizpen-arloko langileak ebaluatzeko prozesu bat zehaztu eta ezarri dira. Prozesu horri esker, egiazta daiteke langileek zer prestakuntza-maila proposatutako eskakizunekiko duten. Gainera, ebaluatutako langileak proposatutako eskakizunetara apurka-apurka egokitzeko prestakuntza-ekintzak identifikatzeko aukera ematen du. |
