| BEZEROA |
|---|
| Armagintza Eskola, Easoko Politeknikoa, Cebanc, Makina Erremintaren Institutua, Usurbilgo Lanbide Institutua, Elkar Hezi ikastetxea, Inmaculada ikastetxea, Miguel Altuna ikastetxea eta Don Bosco ikastetxea.
ERAKUNDE OFIZIALAK |
| URTEA |
| 2008-2010 |
| ESPERIENTZIA |
| Norberaren ekimena (NE) hezkuntza-arloan garatzeko programa bat diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko proposamena. |
| HELBURUA |
| 1. Proiektuaren helburu nagusia hau da: NEa hezkuntza-arloan garatzeko programa bat diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea, ikasleen NE mailak handitze aldera. Hain zuzen ere, programak NEan sartutako lau dimentsiotan izan duen eragina aztertu nahi da. Hauek dira dimentsio horiek: autohasteko ahalmena, proaktibotasuna, iraunkortasuna, eta jokabide prosoziala. 2. NEa hezkuntza-arloan neurtzeko tresna berezirik ez dagoenez, beste helburu bat zehaztu behar dugu: NEa eta haren lau dimentsioak neurtzeko tresna bat diseinatzea eta baliozkotzea. PRODUKTUA |
| EMAITZA |
| AINTZATESPENAK “Lanbide Heziketako ikasgela eta tailerretako Praktika Onen sariak, ondo egiteari lotutako jarrerak eta baloreak bultzatzen duten irakasleentzat” Eusko Jaurlaritzak 2010ean deitutakoak. Lehen saria. EMAITZAK Emaitzek agerian jartzen dutenaren arabera, tratamendua jaso duten parte-hartzaileen eta jaso ez dutenen arteko aldeak daude, testaren aurretik eta ondoren lortutako puntuazioetan. Beraz, ondoriozta daiteke programak eragina duela NEaren garapenean. ONDORIOAK |
