Balioen aldaketen inguruan ALCORTArekin bizi izan dugun esperientzia kontatzeak merezi du. Bai, badira moduak egunerokoarekin batera balioak eta lehiakortasuna uztartzea ahalbideratzen dutenak. Guztia azaroaren 23ko jardunaldian kontatuko dugu.
Agenda:
2011/11/23, IMHko Alberto Ortueta Areto Nagusia. 10:00-13:00. Nola iritsi…
Egitaraua deskargatu (pdf-n)… Azpian ere.
Izen emateak hemen… edo deitu IMHra, 943744132 telefonora
Sarrera:
Guztiok gogoan ditugu halako balio partekatu batzuk gakoak direla gure enpresaren lehiakortasunerako. Baina balio hauek garatzea proposatzen denean zalantzak sortzen zaizkigu: Ez ote da enpresaren egunerokotik aldendutako lana eta beraz epe motz eta erdiko errentagarritasunetik ere?
Ba al da enpresaren balioak garatzeko modu zuzenik, egunerokoarekin lotuta eta asmo honetan geldituko ez denik?
Jardunaldi honetan aurkeztuko den Alcorta Forging Group enpresaren esperientziak
erakutsi eta baieztatzen digu badela modu pragmatiko eta errentagarri bat balioen garapena enpresaren egunerokoarekin bat egiteko.
EGITARAUA:
10:00 – 10:15 Erregistroa. Dokumentazio banaketa
10:15 – 10:30 Debabarreneko “Gure Balioak” proiektua. Debegesako Gerentea, Juan Angel Balbas jna.
10:30 – 10:50 Balioak lantzeko metodologia. Alcorta esperientziaren ondorioak.Incresseko Zuzendaria, Mariano Iriarte jna.
10:50 – 11:45 Alcortako esperientzia: balioak lantzen. Alcorta Forging Groupeko Gerentea, Lorenzo Mendieta jna.
11.45 – 12:15 Galderak eta solasaldia.
12:15 – 12:30 Jardunaldiaren itxiera: Gipuzkoako Berrikuntza Diputatua, Jon Peli Uriguen jna. 12:30 – 13:00 Gosegarria

