Enpresak orientazio eta egiaztapen sistemen garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko aukera ematen duen proiektu pilotu bat da, non orientazio, ebaluazio eta egiaztapenerako aholkularitza prozesu zehatz baten ezarpena esperimentatuko da.



Proiektua ADEGI, CEBEK eta SEA-rekin elkarlanean egingo da eta orientazioaren eta kualifikazio baxua duen pertsonalaren lan-errekonozimentuaren arazoari ekingo dio, eta enplegu-sortze sektore estrategikoetan lanik gabe dagoen pertsonalaren lanean hastea sustatuko du. Lau etapa nagusi dituen proiektu pilotu bat da:
- Sentsibilizazio eta komunikazio ekintza.
- Enpresa informazioa jasotzeko ekintza.
- Orientazio eta egiaztapenerako laguntza eta formakuntzaren ekintza.
- Jarraipen, sistematizazio eta esperientziaren ikasketaren ekintza.
Eta flexisekuritatearen kultura errazten duten sistemen aurrerakuntzaren ikuspuntutik, “sare” estrategia baten kokatzen da proiektua, eta horretarako enpleguan inplikatuta dauden eragile desberdinak mobilizatzen ditu (Heziketa Zentruak, Orientazio Adituak, Enpresak, Elkarteak).

