Español   
 
 
 
 
 
 
 
 
Atalaren ezarpena eta berrikuspena
 

Lanbide-gaitasuna kontzeptua ez da moda bat; geratzeko etorri da. Horren froga da kudeaketa-araudietan eta -estandarretan (ISO, ISO/TS, EFQM,....) barneratu izana.

Gaitasunaren, kontzientziatzearen eta prestakuntzaren kudeaketa eta garapena formalizatzeak malgutasuna eta aldaketetarako egokitzapena ematen ditu.

  • Enpresaren etekin orokorrak eta lehiakortasun-abantailak hobetzen ditu.
  • Jokabide eta gaitasun berrien eskurapenarekin lotzen ditu- lotzen ditu enpresaren estrategia, helburuak eta beharrak
  • Enpresaren errendimenduarekin lotutako ikaskuntza jarraiturantz bideratzen ditu langileak.

 

 
Orientabideak
 
Helburuak

Langileen kudeaketa eta garapena nola egituratu azaltzen duen ikuspegi eraginkorra proposatzen dizugu, gaitasuna ardatz duela. Horren bidez, honako hau lortuko duzu:

  • Giza baliabideen kudeaketaren azpisistemak osatzea.
  • Prestakuntza-prozesua formalizatzea, estrategiaren barruan sartuz.
  • Aldaketarako egokitzapenak sortutako arazoak modu egituratuan lantzea: balio-aniztasuna, antolaketa-egokitzapena, ezagutza-transferentzia, prestakuntza, ordainketa, antolamenduaren diseinua eta garapena, etab.
 

ISO9000: 2000 arauaren 6.2.2 ataleko eskakizunei behar bezala erantzutea:

  • Produktuaren kalitateari eragiten dioten lanak egiten dituztenen beharrezko gaitasuna zehaztea.
  • Prestakuntza ematea edo beste ekintza batzuk egitea, behar horiek asetzeko.
  • Erabakitako ekintzen eraginkortasuna ebaluatzea.
  • Langileek egiten dituzten jardueren egokitasunaren eta garrantziaren jakitun direla ziur egotea, bai eta kalitate-helburuak lortzen laguntzen dutela ere.
  • Heziketaren, prestakuntzaren, trebetasunen eta esperientziaren erregistro egokiei eustea.
     
Metodologia
 
   
  • Egoeraren azterketa eta ereduaren helmenaren definizioa
  • Lotutako prozedurak, dokumentuak eta erregistroak sortzea edota egokitzea
  • Definición de perfiles competenciales y criterios de desempeñoGaitasun-profilak eta jarduera-irizpideak definitzea
  • Ebaluazio diagnostikoa \endash Gaitasunen mapa -
  • Prestakuntza-planaren diseinua
  • Prestakuntza-plana kudeatzea eta horren segimendua egitea.
  • Prestakuntza-planaren ebaluazioa
   
     
Hasiera | Enpresa | Konfidentzialtasun Politica | Kontaktatu
Copyright 2008. Eskubide guztiak gordeta.
es