Krisi orokorreko garai hauetan, espezializatzea eta sareetan sartzea (elkarlanekoak, merkataritzakoak, etab.) oinarrizkoak dira, gure erakundeek beren horretan jarrai dezaten bermatze aldera. Hori bereziki garrantzitsua da ETE-en kasuan, sentikorragoak baitira merkatuen bilakaerekiko eta joera-aldaketekiko. Zaila da lehiakortasuna bermatzea, baldin eta produktu eta prozesu bereizgarririk ez bada, eta mundu globalizatu batean kokatzeko aukera ematen duen aliantzarik eta sarerik gabe.
Hala ere, espezializatzeko eta sareetan sartzeko, behar-beharrezkoak dira balioak eta kultura. Eskuarki, balio eta kultura horiek oharkabean eraikitzen dira. Alabaina, zuzendaritza-taldearen borondatearen emaitza ere badira. Kultura aldatzen duten ekintza, arau, proiektu, dinamika, jokabide eta aintzatespenak dira borondate horren adierazgarri.
Gure ekarpena hau da: balio eta kultura horiek garatzen lagun dezaketen erakunde- eta kultura-dimentsioak lantzea. Balioekin eta kulturarekin lotutako jokabideak identifikatzen ditugu, eta haien garapenean parte hartzen duten aldagaiak ere bai. Gainera, talde-lanekin batera, zer ekintza ezarri behar den ondorioztatzen dugu.
