Erakundeek askotariko behar, aldaketa eta erronkei egin behar diete aurre. Hori dela eta, erakundeak jabetu dira zeinen beharrezkoa den erakundeetako pertsonek gehiago parte hartzea erabakiak hartzeko eta konponbideak bilatzeko prozesuetan.
Krisia eta arazoak aldaketarako eragingarria badira ere, ez da nahikoa, gure ustez. Krisia baino gehiago, ilusioa eman eta elkarrekin lan egitera animatzen duen proiektu bat sortzea da garrantzitsua. Hori da erronka. Proiektuek ez dute ezertarako balio, nahiz eta bikainak izan, baldin eta ez baditu erakundeko pertsonak ideia beraren inguruan biltzen.
Pertsonak mobilizatzeko eta proiektu bati atxikitzeko, ez da nahikoa konponbide itxiak ematea edo arazoak azaltzea; beharrezkoa da helburu argiak eta itxaropentsuak zehaztea, bai eta norberaren balioekin bat datozen ekintzak ere.
Horretarako, INCRESSek egitura eta arau zurrunak alde batera utzi nahi ditu, eta estereotipoak eta aldez aurretik pentsatutako ideiak. Bere proposamenaren bidez, INCRESSek aldaketa eragin eta pertsona guztiak bilduko dituen prozesu bat sorrarazi nahi du, elkarrekin enpresaren zentzua “eraiki”, egoera aztertu eta beharrezkoa den aldaketa agindu dezaten. INCRESSek bere metodologia du eta, haren bitartez, zenbait fasetan ekiten die elkarbanatutako proiektu baten oinarrizko aldagaiei.

