Jakina, gaitasun kontzeptuan oinarrituta ulertzen dugu gaitasunen kudeaketa integrala. Gure ustez, gaitasuna da erakunde bateko kudeaketa-unitaterik garrantzitsuena. Denek onartzen dute enpresa baten egite jakitea pertsonen buruan dagoela eta pertsonak direla enpresen aktiborik garrantzitsuena. Bestalde, ez dago zalantzarik behar-beharrezkoa dela gaitasunak zuzen kudeatzea, erakundea aldaketei eta erronkei bermez erantzuteko prest egotea nahi badugu.
Gaitasun bereizgarriak, aurkitzen zailak eta garatzen zailak izatea da, zalantzarik gabe, edozein erakunderen aktiborik garrantzitsuena. Hori dela eta, funtsezkoa da gaitasun horiek identifikatzea eta garatzea.
Beharrezkoa da gaitasunen eredua kudeatzea, diseinatzea eta ezartzea. Horri esker, gaitasunen potentzialaren ezagutzan oinarrituta, erabakiak hartzeko prozesua bidera daiteke pertsonak kudeatzeko azpisistemetan, bai eta erabakiak hartzen dituen arkitektura bat garatu ere:
- Prestakuntza-diagnostikoak
- Hautaketa
- Jardueraren ebaluazioa
- Sustapena
- Balio-aniztasuna
- Motibazioa
- Ordainsaria

