Gaur egun, aldaketak gero eta azkarragoak dira, eta gero eta zakarragoak. Aldaketa horietara egokitzeko eta haiek aprobetxatzeko gai izatea da egungo erakundeen erronkarik handienetako bat. Horretarako, ezinbestekoa da gaitasun-garapen handia eta prozesuetan partaidetza-maila handia izatea. Partaidetza hori ez da erraza; bilakaeran dagoen eta konplexua den sistema baten emaitza da. Sistema horren aldagai nagusiak hauek dira: lanpostuaren edukia; pertsonak lanpostuarekiko duen jabetza- eta autonomia-maila; eta pertsonak bere ahaleginaren, lorpenen eta lortutako sariaren artean hautematen duen lotura. Halaber, hiru aldagai horien azpian, beste zenbait aldagai batzuk daude: kulturaren, erakundeen, eta garapen pertsonalaren eta profesionalaren arlokoak; lan-baldintzak; eta itxarondako emaitzak.
Gure metodologiari esker, hau egin dezakegu: parte-hartzea eragozten duten kultura- eta erakunde-arloetako aldagaiak identifikatu; arazoei buruzko ikuspegi orokorra izan; eta pertsonen partaidetza ahalbidetu eta garatuko duen ekintza-proposamen bat egin.

