
Gaur egun, elkarlana eta talde-lana hartzen da ezagutza-erakunde batean lan egiteko modurik onentzat. Dena den, ohikoa da pertsona askok beharrezko autonomia eta lankidetza-maila ez lortzea. Gainera, hesiak edo oztopoak daude, taldeei garatzea eta ikastea eragozten dutenak.
Gure ikuspuntutik, zenbait gako azalduko dugu, oro har horrelako egoeretan aurki ditzakegunak. Alde batetik, gure esperientziaren arabera jakin dezakegu taldeek ez dituztela behar bezala bereganatzen metodologia-, elkarrekintza- eta komunikazio-oinarri batzuk. Horrez gain, askotan, talde-lanak martxan jartzen dira, baina ez zaie aurrera egiteko behar den laguntza ematen. Beste batetik, maiz, lan-testuingurua ez da egokia.
Batzuetan, presaka jokatzen dugu, eta konponbide azkarrak eta erosoak bilatzeko joera dago; horren ondorioz, plan desegokiak sortzen dira eta arazoak konpondu gabe geratzen dira.
Egoera horretan, metodologia-ikuspegi orokorra proposatzen du INCRESSek. Metodo horrek talde bakoitzaren garapen partikularraren araberako metodoak eta tresnak hartzen ditu barne. Horri esker, mugak gainditzen laguntzen diegu taldeei, edozein muga direla ere (metodologia-, gaitasun- edo harreman-arlokoak).
