Zalantzarik gabe, balioekin batera, pertsonaren jarrera da ikasketarako, berrikuntzarako, fidagarritasunerako, konpromisorako eta jarduerarako dimentsiorik garrantzitsuena.
Jarreren atzean dauden sinesmenek eta emozioek pertsonen zein erakundeen arrakasta- edo porrot-jokabideak mugatzen edo indartzen dituzte.
Hori dela eta, jarrera-aldaketa INCRESSen xedearen barruan dago.
Gure erronka, batere erraza baina zoragarria, metodoak eta tresnak proposatzea da, jarrera-aldaketari erraz, praktikotasunez eta eraginkortasunez heltzeko.
Jarrerak eskola- edo enpresa-ingurune batean lantzea gure jardueraren ardatz nagusietako bat da.

