Zenbait produktu dugu pertsonen kudeaketa errazteko, bai enpresen barruan, bai maila pertsonalean:
- Gaitasun bidezko kudeaketa: Gaitasun bidezko prozesu batean sortutako informazio guztia kudeatzen laguntzen diegu enpresei. Horretarako, eta kudeaketa hori bizkortzeko, softwarea garatzeko taldea dugu. Talde horrek garatu du gaitasunen kudeaketa integralerako INCRESS softwarea.
- Autogarapenaren kudeaketa: Atari bat dugu, eta hartan, hainbat motatako eta gaitako testen bidez, pertsonek hobeto ezagutu dezakete beren burua. Gainera, pertsonen kudeaketa errazten du, bai bizitza pertsonalean bai profesionalean.
- Gaitasunak aitortzeko gailua: Aitortze-prozesuko aholkulariek erabiltzeko ataria da. Aholkulariek beren aholkularitza-lan pertsonalizatua egiten dute atari horretan. Gainera, esperientzia profesionalaren bidez lortutako gaitasunak aitortzeko txosten bat egin dezakete.
- EVAL ataria: Zeharkako gaitasun-profilak ebaluatzeko aukera ematen duen ataria.
Halaber, neurrirako beste software-produktu batzuk diseinatzen ere adituak gara: pertsonen enpresen barruko elkarrekintza; pertsonen gaitasunen garapen integrala, Bizitza Osoan Zeharreko Ikasketaren bidez (BOZI).

